TABIRAKO saskibaloi kluba, 1960. urtean sorturikoa, kirol elkarte pribatu eta irabazi asmorik gabekoa. Saskibaloiaren praktika sustatzen jarduten du era zuzenean eta bidezkoa, gizonen zein emakumeen artean, betiere durangaldeko gazteen artean elkarlana, elkartasuna eta tolerantziaren moduko baloreak bultzatzen dituen heziketarako tresnatzat hartuta. Entitate honetakoak, bai zuzendaritzakoak, bai jokalariak, bai entrenatzaileak edo laguntzaileak boluntarioak dira.Honengatik denagatik heziketa zentroen eta klubaren arteko lotura dago, kirol eta entrenatzaileen prestakuntza sailak norabidea zehazten duela, zentroko heziketa ildoarekin koordinaturik.
Kirolerako ahalmenak trebatzen diren zentroetan kirolaren alde hezitzailea azpimarratzen duten balore pedagogikoak bultzatzen dituzte, esaterako esfortzurako almena, autokontrola, bizimodu osasungarria, bizi-kalitatea, taldekidea izatea, elkarlana, arauak errespetatzea, arduratsua izatea, eta pertsonaren garapenerako hain garrantzitsuak diren autoestimua eta segurtasuna indartzea. Labur esanda, SASKIBALOIA ALDE FISIKO ETA PSIKOLOGIKOEN GARAPENERAKO NAHIZ GIZARTE DIMENTSIORAKO ERABILTZEA.
Entrenatzaileak esfortzurako eta hobeteko euren ahalmena eskaintzen dute, hala nola gidaritza, bizi-ohitura osasungarriak, nork bere gaitasunak eta mugak onartzeko ahalmena, elkar ulertzea jendearekiko malgutasuna, saskibaloirako oinarrizko heziketa eta jendetza erakartzen duten kirolen aurreko jarrera kritikoa.
Klubeko senior taldeak, maila altuan jokatzen dutenak, pizgarria dira oinarrizko mailan diharduten taldeentzat, eskolako aldea eta alde federatuak oso lotuta baitaude. Klubeko federaturiko taldeek eskoletako kirola bermatzen dute.
HISTORIARI BEGIRA
1958/1959an bazegoen txapelketa ofizialetan parte hartzen ez zuen saskibaloi talde bat. Liga-txapelketetan ofizialki joka zezakeen taldea sortzea erabaki zuten. Basilio Aranarengana jo zuten, eta honek, saskibaloia zer zen ondo jakin ez arren, taldearen gidaritza onartu zuen eta Tabirako Saskibaloi Klubaren(Durangoko Saskibaloi Elkartea) lehenengo presidentea izan zen. Hainbat bilera egin ondoren, 1960an, eta taldearen izena erabakitzeko tirabirak gaindituta, ligako hurrengo denboraldian jokatzea erabaki zuten. Izen desberdinak aipatu zituzten, San Fausto kasu, baina azkenean Tabirako izena izan zen aukeratua.
Ezkurdiko Frontoian jokatzeko eskaerari ezetz ofiziala eman ostean, Jesuita Anaiena izan zen Tabirako lehenengo kantxa.
1960-1961 Tabirakoa Bizkaiko zelaietan ekin zion jokatzeari, eskualdeko bigarren mailan baitzeukan izena emanda.
Garai hartan bazkideen kuota 50 pezetakoa zen. Kamisetak ,berde eta zuriak, Jesuitek utzitakoak. Taxia eta Dauphine hori bat, Basilio Aranarena zena, zituzten garraiobide. Urteko aurrekontua 18.000 pezetakoa zen, 10.000 ekipajerako, 5000 bidaietarako eta 3000 arbitrajetarako.
1962-1963 denboraldian Jesuiten antzinako frontoia utzi eta azokako arkitektura konplejura pasatu zen. Jokua zabalera egiten zuten, egungoaren kontrakoa.
Pasadizo bat aipatzearren, esango dugu denboraldi hartan Basilio Aranak Real Madrideko Presidenteari, Santiago Bernabeuri, idatzi ziola, bere taldeak erabiltzen zituen baloietako bat eskatuz. Arin jaso zuten erantzuna; gizon biak ezagunak ziren, Gerra Zibilean kideak izan baitziren, hargatik hainbat baloi bidali zituzten.
Denboraldi berean, 62-63. urtekoa, jokalariak Durangokoak izan behar zutela erabaki zuten.
Garai hartan Zabala Aitak gazteentzako Jesuitetako Tabira-Loiola sortu zuen, hasieratik Tabirako eskumenekoan izan dena.
1963an Fercyk bere burua eskaini zuen Klubeko gastuak ordaintzeko, batez ere kirol taldeari zegozkionak. Hartara bederatzi urteko elkarlana hasi zen.
64-65 denboraldia azpimarratzekoa da gure saskibaloian, Juanjo Moreno, Indautxuko eta Zaragozako nazioarteko 1. mailako Iberiako jokalaria, heldu baitzen Durangora. Harrezkeroztik beste era batera antolatu zen saskibaloia. Faseka entrenatzen zuten, defentsari garrantzi handiagoa hasi zitzaion ematen eta jokalariek teknika garbiagoa lortu zuten.
1972-1973ko denboraldian Baqué anaiak klubeko babesleak izaten hasi ziren. Ordudanik oso lotuta azaldu dira Tabirako Kluba eta Cafés Baqué.
1978an, nagusien taldeetarako jokalari gehiago behar zutela ikusita, Kurutziaga Ikastolara zabaldu zuten gazteak topatzeko eremua.
1973-1974 emakumezko lehenengo taldea sortu zuten, Junior kategoriakoa, Rafa Zabala entrenatzailea izanik.
FEDERATURIKO SENIOR taldeak eredua dira prestakuntzan diharduten taldeentzat. Jokalari gehienak, bere ikasketak edo lanak eduki arren( ingeniaritza, irakaskuntza, kazetariak, langileak…) boluntarioak dira oinarrizko taldeak entrenatze. Beste arrazoi bat daukagu heziketa eta kirola loturik daudela esateko.
Onartu beharra dago, gure senior taldeek esfortzu handia egiten dute, diru asko kobratzen duten taldeen aurka jokatzen baitute, sarritan, atzeritarrak.
Era berean, babesleekin egon litezkeen arazoak ere oztopoa izan daitezke, sariak eta laguntzak ez baitira berdin eskaintzen gizon zein emakumeentzat. Berdintasun hori lortzeko talde hau aspaldidanik dabil borrokan, eta horixe garaipatu du Eusko Jaurlaritzak aukera berdintasunaren aldeko Emakunde saria 2006an emanez.
Edozelan ere, sorreratiko klub honen filosofía kontuan harturik (lizentzia gehien dituen Euskadiko kluba eta irabazi asmorik gabekoa), esan genezake pozik egoteko arrazoi ugari ditugula, Bizkaiko zein Euskadiko sariak, estatuko azpitxapelketako hain kementsua de Bartzelonaren aurka, Madrilen aurka…eta honek dakarren ospea komunikabideetan (prentsa, Internet…). Kategoría desberdinetako gure jokalari batzuk probintziako, erkidegoko eta estatuko hainbat selekzioetan jokatzen dute.
Honengatik guztiagatik klubak bere ahaleginak bideratuko ditu honelako helburuok bermatzeko asmoz:
- Saskibaloian neskek zein mutilek berdintasun egoeran jardun dezatela .
- Gizon eta emakumeak kirolaren arloan berdintasuna lortzeko borrokatzen animatzea.
- Gazteen kirolarekiko zaletasuna, maila eta funtzio guztiei dagokienez, bultzatzea.
- Jokalariei sariak, lehiatzeko aukerak eta abarrak edukitzen laguntzea.